Maritxu Barinaga auzo elkarteko burua
Iturritxu elkartea, Markina-Xemeingo udala



Frontoiaren sorreraren zergatia:

  Frontoi honen historia ez da oso luzea denborari dagokionez. Duela 35 bat urte eraikia da lehengo barinagako mutikoen eskola edo gelaren barnean, haren neurri eta egiturak aprobetxatuz. Esan bezala duela 35 urte inguruko frontoiaz ari gara, eta urte horretan egitearen  zergatia Don Jose Maria Arizmendiarrieta izenari atxikirik dago. 

  • ·       Aurretiko historia: eskolaren bilakaera

  Barinaga auzo txikia izan da betidanik, gainera herritik nahiko aparte kokaturik dagoena, hortaz eskola txiki bat zuten bertako gaztetxoentzat. “L” forman eginiko eraikuntza bat zen eskola, eta hau bi zatitan banatua zegoen, neskak eta mutilak bananduz.

  • ·       Nor zen Don Jose Maria Arizmendiarrieta?

  Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga (Markina-Xemein, Bizkaia, 1915eko apirilaren 22a - Arrasate, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 29a) Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea da. Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako apaiz laguntzaile izan zen 25 urtez.


Jose Maria Arizmendiarrieta

  Arizmendiarrieta Markinako Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen. Lau neba-arrebetatik lehena, hamabi urte zituelarik egin zion uko gurasoen etxearen oinordetzari, bere bokazio erlijiosoa lehenetsiz. 1931an sartu zen Gasteizko apaiztegian. Espainiako Gerra Zibilak, oporretan harrapatu zuen Markinan Arizmendiarrieta eta Euzko Gudarostean sartu zen. Abandoko kuartel nagusian, Gudari eta Eguna egunkarien sorrera eta gidaritzan hartu zuen parte. Tropa nazionalek Bilbo hartu ostean, Frantziara ihes egiten saiatu zen (Lazkaoraino heldu zen), baina laster bueltatu zen hirira eta 1937ko ekainaren 19an harrapatu zuten, salaketa baten ondorioz. Bere kazetari kidea heriotzara kondenatu zuten eta Arizmendiarrieta indultatu zuten, tropa nazionaletan sartzearen baldintzapean. Gerra bukatu arte Burgosen egon zen, lan militarrak apaiztegiko ikasketekin txandakatuz. Gerra bukatu zenean Gasteiza bueltatu zen bere ikasketekin jarraitzeko.



Jose Maria Arizmendiarrietaren omenez egindako eskultura


-       Kooperatiben bultzatzaile, Mondragon kooperatiben sortzaile:
  Hurrengo urteetan sortu ziren Mondragon taldea izango zenaren haziak, non Arizmendiarrietak eragin handia izan zuen: ULGOR (geroago Fagor izango zena) 1956an eta Euskadiko Kutxa 1959an. 1960an hasi zen Arizmendiarrieta Cooperación (geroago, Trabajo y unión) aldizkaria argitaratu eta zuzentzen. Mondragon (lehen Mondragón Corporación Cooperativa edo MCC) Arrasaten sortutako kooperatiba taldea da, Euskal Herriko enpresa industrialik handiena eta munduko talde kooperatibo handiena. Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen 1956an. Taldea 256 enpresa eta erakundek osatzen dute, finantza, banaketa eta industria arloetan bana daitezkelarik, ikerketa eta hezkuntza zentroez gain.

  Testuan azaldu bezala, Mondragon kooperatiben sortzaile aktiboa izan zen Arizmendiarrieta, eta hau hiltzean, omenaldi edo laguntza modura,bere sorleku zen Markina- Xemeinera diru laguntza bidali zuen kooperatibak, eta herriak auzoari eman zion eta hortaz frontoi hau egin zen. Beraz esan liteke frontoi honen historia Arizmendiarrietaren lanaren ondorio bat dela, kooperatibaren esker ona erakusten duela sortzailearekiko.

  • ·       Gaur eguneko egoera

  Garai haietan eskola erabilera bazuen ere, urteen poderioz erabilera gutxitu egin zen eta azkenik eraikina erdi hutsik geratu zen. Erabilerarik gabe urteak egon ondoren, elkarte bat sortu zen; “Iturritxu elkartea” eta auzoko kudeaketa eramaten hasi zen. Soziedade bat eraiki zen nesken eskola zenaren barnean eta erabilera anitza eman zitzaion. Beste zatia ordea hutsik eta erabilpen gabe geratu zen eta Arizmendiarrieta hiltzean berbaloratu zen. Horrela bada, erdi erorian zegoen eraikin zati huts hori (lehengo mutikoen eskola) frontoi xelebre bilakatu zen, inguruetan ezaugarri bakarrak dituena. Frontoia berez Markina- Xemeingo udaletxearena da,baina 1994tik aurrera Barinagako auzo elkarteak harturik du errenta sinboliko batekin, eta berau egiten da gastuen eta egin beharreko denaren arduradun.


TXAPELKETAK:

Lehenengo urteetan txapelketaren bat edo beste egin ohi izan zen, baina urteek aurrera egin ahala txapelketa horiek desagertuz joan dira eta gaur egun, egun berezi edo okasio bereziren batean jokatzen da; hala bada txapelketa ofizialik ez da jokatzen, hortaz ezin daiteke esan txapelketak hartzen dituenik.
Txapelketa jokatzen denean, palaz egin ohi da teniseko pilotekin jokamolde horretarako joera baitago inguruotan eta herrikoek parte hartzen dute gehienbat. Frontoia txikia izaki, banaka jokatu ohi da baina binaka ere jokatu daiteke, hartara joko bizi bizian harituz.