Maritxu Barinaga auzo elkarteko burua
Iturritxu elkartea, Markina-Xemeingo udala
Frontoiaren sorreraren zergatia:
Frontoi honen historia ez da oso luzea denborari
dagokionez. Duela 35 bat urte eraikia da lehengo barinagako mutikoen eskola edo
gelaren barnean, haren neurri eta egiturak aprobetxatuz. Esan bezala duela 35
urte inguruko frontoiaz ari gara, eta urte horretan egitearen zergatia Don Jose Maria Arizmendiarrieta
izenari atxikirik dago.
- · Aurretiko historia: eskolaren bilakaera
Barinaga auzo txikia izan da betidanik, gainera herritik nahiko aparte
kokaturik dagoena, hortaz eskola txiki bat zuten bertako gaztetxoentzat. “L”
forman eginiko eraikuntza bat zen eskola, eta hau bi zatitan banatua zegoen,
neskak eta mutilak bananduz.
- · Nor zen Don Jose Maria Arizmendiarrieta?
Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga (Markina-Xemein, Bizkaia, 1915eko apirilaren 22a - Arrasate, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 29a) Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea da. Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako apaiz laguntzaile izan zen 25
urtez.
Arizmendiarrieta
Markinako Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen.
Lau neba-arrebetatik lehena, hamabi urte zituelarik egin zion uko gurasoen
etxearen oinordetzari, bere bokazio erlijiosoa lehenetsiz. 1931an sartu zen Gasteizko apaiztegian. Espainiako Gerra Zibilak, oporretan harrapatu zuen Markinan Arizmendiarrieta
eta Euzko Gudarostean sartu zen. Abandoko kuartel nagusian, Gudari eta Eguna egunkarien
sorrera eta gidaritzan hartu zuen parte. Tropa nazionalek Bilbo hartu ostean, Frantziara ihes egiten saiatu zen (Lazkaoraino
heldu zen), baina laster bueltatu zen hirira eta 1937ko ekainaren 19an harrapatu zuten, salaketa baten ondorioz. Bere kazetari kidea heriotzara
kondenatu zuten eta Arizmendiarrieta indultatu zuten, tropa nazionaletan
sartzearen baldintzapean. Gerra bukatu arte Burgosen egon zen, lan militarrak
apaiztegiko ikasketekin txandakatuz. Gerra bukatu zenean Gasteiza bueltatu zen bere ikasketekin jarraitzeko.
Jose Maria Arizmendiarrietaren omenez egindako eskultura |
-
Kooperatiben bultzatzaile,
Mondragon kooperatiben sortzaile:
Hurrengo
urteetan sortu ziren Mondragon taldea izango zenaren haziak, non
Arizmendiarrietak eragin handia izan zuen: ULGOR (geroago
Fagor izango zena) 1956an eta Euskadiko Kutxa 1959an. 1960an hasi zen Arizmendiarrieta Cooperación
(geroago, Trabajo y unión) aldizkaria argitaratu eta zuzentzen.
Mondragon (lehen Mondragón Corporación Cooperativa edo MCC) Arrasaten sortutako kooperatiba
taldea da, Euskal Herriko enpresa industrialik handiena
eta munduko talde kooperatibo handiena. Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen 1956an. Taldea 256 enpresa
eta erakundek osatzen dute, finantza, banaketa eta industria arloetan bana
daitezkelarik, ikerketa eta hezkuntza zentroez gain.
Testuan
azaldu bezala, Mondragon kooperatiben sortzaile aktiboa izan zen
Arizmendiarrieta, eta hau hiltzean, omenaldi edo laguntza modura,bere sorleku
zen Markina- Xemeinera diru laguntza bidali zuen kooperatibak, eta herriak
auzoari eman zion eta hortaz frontoi hau egin zen. Beraz esan liteke frontoi
honen historia Arizmendiarrietaren lanaren ondorio bat dela, kooperatibaren
esker ona erakusten duela sortzailearekiko.
- · Gaur eguneko egoera
Garai haietan eskola erabilera bazuen ere, urteen poderioz erabilera
gutxitu egin zen eta azkenik eraikina erdi hutsik geratu zen. Erabilerarik gabe
urteak egon ondoren, elkarte bat sortu zen; “Iturritxu elkartea” eta auzoko
kudeaketa eramaten hasi zen. Soziedade bat eraiki zen nesken eskola zenaren
barnean eta erabilera anitza eman zitzaion. Beste zatia ordea hutsik eta
erabilpen gabe geratu zen eta Arizmendiarrieta hiltzean berbaloratu zen. Horrela bada, erdi erorian zegoen eraikin zati huts
hori (lehengo mutikoen eskola) frontoi xelebre bilakatu zen, inguruetan
ezaugarri bakarrak dituena. Frontoia berez Markina- Xemeingo udaletxearena da,baina
1994tik aurrera Barinagako auzo elkarteak harturik du errenta sinboliko
batekin, eta berau egiten da gastuen eta egin beharreko denaren arduradun.
TXAPELKETAK:
Lehenengo urteetan txapelketaren
bat edo beste egin ohi izan zen, baina urteek aurrera egin ahala txapelketa
horiek desagertuz joan dira eta gaur egun, egun berezi edo okasio bereziren
batean jokatzen da; hala bada txapelketa ofizialik ez da jokatzen, hortaz ezin
daiteke esan txapelketak hartzen dituenik.
Txapelketa jokatzen denean, palaz
egin ohi da teniseko pilotekin jokamolde horretarako joera baitago inguruotan
eta herrikoek parte hartzen dute gehienbat. Frontoia txikia izaki, banaka jokatu
ohi da baina binaka ere jokatu daiteke, hartara joko bizi bizian harituz.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog hau oso ondo antolatuta dago. Esteken bidez blogean kontuan hartu beharreko irizpideak banatu eta modu ulergarri batean jarri dituzte.
ResponderEliminarBestalde, lana burutzeko mugitu eta denbora jarri dutela nabaritzen da. Esaten duten bezala berezia da berezienetatik, izan ere, ikastola bat zenaren barruan pilotaleku bat sortzea ez da batere ohikoa ezta aurkitzeko batere erraza. Beraz, lan asko egin dutela nabaritzen da.
Hainbat informazio iturri erabili dituzte ere eta azalpenak emateko bideoak gaineratu dituzte baina egindako elkarrizketa eskasa iruditu zait, hau da, elkarrizketatuari jokamoldeei buruzko galderaren bat gehiago faltan bota dut.
Joko egitura eta joko ekintzari dagokionez, argi eta garbi azalduta dagoen atala da, galderei erantzun diete eta irudien bidez ulergarriagoa bihurtu dute.
Ortografia akatsei buruz, akatsen bat edo beste egon daiteke baina hainbesteko ordu sartu eta gero akats minimo batzuetaz konturatzea ez da batere erraza.
Hala ere, testu inguruaren atalean azaldutako informazioa, irisgarritasunari eta txapelketei buruzkoa gehienbat, informazio gutxi dagoela iruditzen zait. Galdera hauei xehetasunik eman gabe erantzun dute eta informazio piska bat gehiago faltan bota dut.
Bukatzeko,argazkirik ez dute jarri talde lana egin dutela erakusteko baino egindako lanean talde lan ona egin dutela nabaritzen da.
Beraz, lana osoa baloratuz gero eta frontoi berezi honen blog hau irakurtzea oso interegarria iruditu zaidalako blog honi jartzen diodan nota 8 bat da.
Titay Calvo Marquez, EHU-ko Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1.mailako euskerako taldeko ikaslea.
Blogaren antolamenduari dagokionez, ordenatua dago baina nik atal gehiago jarriko nizkioke, informazioa atal gehiagotan zatitzean lehen begiradan erakargarriagoa bilakatzen baitu. Egia esan, kokapenaren inguruan zerbait gehiago irakurtzea gustatuko litzaidakeen baina jarritakoa oso ondo azaldua eta adierazia dagoela uste dut.
ResponderEliminarIKT-ei dagokienez, hainbat bideo eta argazki daude. Pilotalekuak dituen atalei buruzko argazkiak oso onak dira, bai kalitatez eta baita informazioa errazteko baliabide bezala ere. Bideoak ere asko daude, agian nahiago izango nuke guztiak bat eginik bideo bat osatuko bazenukete, baina ez dago gaizki.
Lan izugarria egin duzuela argi dago, eta baita kolaborazioa lana izan dela ere. Hizkuntzari dagokionez, akats ortografikoa gutxi batzuk daude soilik, irakurketa galarazten ez dutenak, beraz, ez dut inolako kexarik zentsu horretan, gainera, ulerterraza da.
Edukiaren aldetik egokia da, galderei erantzuten die eta informazioa nahikoa dagoela esango nuke.
Kalifikazioa: 8,5
Amaia Sustaeta, Euskarazko 2.taldea.
Barinagako frontoiaren lana oso txukuna eta interesgarria iruditu zait. Sarreran jarri duten esaldiak asko esaten du frontoiari buruz berezienetatik bereziena dela, ondoren argazkia ikusita arrazoi guztia eman behar diodala onartzen dut.
ResponderEliminarBerezitasun ugari ditu frontoi honek eta esan behar da ez dela frontoi txiki bat binaka jolasteko espazioa dagoelako, bai palaz eta bai eskuz. IKT ugari erabili dituzten lan hau egiteko eta honek bloga irakurtzerakoan asko laguntzen du gauzak errazago ulertzeko. Esan behar dut IKTak ez dutela kalitate handirik batez ere bideoena. Frontoi honek dituen berezitasunak oso ondo zehaztu dituzte bata bestearen atzetik idatziz, hau garrantzizkoa iruditzen zait.
Ortografiari buruz esan behar dut akats pare bat aurkitu ditudala baina ez diot eman garrantzia gehiegirik orokorrean oso euskara egokia erabili dutelako. Talde argazkia falta den arren argi dago talde lana egin dutela oso lan gaitza delako pertsona soil batek egiteko.
Bukatzeko adierazi behar dut nahiz eta bloga bikaina izan nik atal ezberdin gehiagotan banatuko nituzkeela, antolamendua pixka bat aldatuko nuke adb:gaur egungo egoera, beste atal berri batean idatziko nuke.
Blog honi jartzen diodan nota 8,75ekoa da
Iñaki Iparraguirre Gutierrez, Euskarazko 2.taldea
Pilotaleku hau begiratzen ausartu izanaren arrazoia “Barinaga” non zegoen ez jakin izana da egia esan behar badut, eta ez naiz damutzen hartutako erabakiaz. Azken batean, interesgarria bezain berezia da pilotaleku hau, baita lau mutil hauek osatu duten lana ere.
ResponderEliminarLehenik, oso landua dagoela ikusten da, eta frontoiaren kokapen xelebreagatik (bai Barinagaren kokapena baita frontoiaren berarena ere auzo horretan) mugitu direla ikusten da. Hainbat bideoz jantzi dituzte euren testuak, eta hori asko eskertzen da, jokaldi ezberdinak lantzeak blogak askoz janzten dituela iruditzen baitzait. Gainera, ondoren elkarrizketatu duten pilotari baten laguntza jaso dute jokaldiak grabatzeko, eta profesionaltasun puntu bat ematen dio horrek. Argazki historikoak ere (Jose Maria Arizmendiarrietarena kasu) jarri dituzte, eta historikoez gain argazki ugari jarri dizkigute.
Bestalde, baliteke akaso bloga ordenatzerakoan atal gehiagotan banatzea bazutela, eta gero bereizita gehiago lantzea baten bat edo beste, baina 1500 hitz inguruan ibili behar zutenez normala da dena berdin ezin landu izatea.
Laburbilduz, gustura egoteko moduan zaudete mutilak, lan ederra!
Kalifikazioa: 9,1
Mikel Iturriotz Etxaniz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea)
Aldez aurretik esan ireki bezain pronto irakurri daitekeen esaldi hori bikaina dela, asko gustatu zait eta interes gehiagorekin irakurtzera bultzatu nauela aitortzen dut. Jarraian, informazio iturri egokiak erabili dituztelakoan nago bildutako informazioa nahikoa eta ona delakoan, eta baita jorratzen dituzten edukiak ere. Hala ere, zerbait esate aldera, antolatzeko garaian argiago edo atal gehiagotan banatzeak mesede egingo diolakoan nago bloga errazago edo argiago ulertzeko, baina beste aukera bat da, ez dago gaizki noski.
ResponderEliminarIKT-ei eta baliabide teknologikoei erreparatuz ere bloga ongi detailatua dago nire ustetan, txukun eta argibide egokiak emanaz. Hala ere, kolaborazioa eta talde lana jorratzen dela ikusten den zerbait ipiniko nuke ebidentea izan dadin.
Hizkuntza eta ortografia aldetik ere ez diot inongo akatsik ez eragozpenik ikusten, oso argi ulertzen da guztia. Berdin joko ekintzei dagokienez, irudien bidez ulergarriagoa eginaz bikain bete dute. Laburbilduz lan bikaina egin duzue gazteok! Gainera tokia kuriosoa eta ez ezaguna izateak jakinmina pizten du. Asko gustatu zait!
KALIFIKAZIOA:9
Ainara Manterola Ikutza, EHUko ikaslea, Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Gradua 1.mailako euskarazko 2E taldea
Blogean sartu orduko nabari da egindako lana zehatza dela, hau da, lortu nahi duzun informazioa erraz topatuko duzula atalen bidez banatu baitute. Hortaz, diseinu sinple baina aberasgarria dela iruditzen zait. Informazio aldetik balekoa dela esango nuke, istoriaren zenbait puntu hain garrantzitsuak ez diren arren. Irakurtzeko arina egiten da, parrafo txikietan banatu baitute informazioa, baina hala ere, atal gehiago jarriko nituzke irakurlearentzat erosoagoa izan dadin. IKT aldetik ez dut inongo trabarik ikusten, argazkiak, bideoak, interneta, estekak... erabili baitituzte blog osoan zehar. Gainera, bertako jokaldiak grabatzeko pilotari baten laguntza ere izan dute. Nire iritziz, joko-ekintzaren atala da jorratu beharreko garrantzitsuena eta egia esan talde honek bikain landu du atala, arauak goitik-behera azalduz eta berezitasun guztiak kontuan hartuz.
ResponderEliminarOrokorrean bloga gustatu zait, sinplea dirudien arren, bertan jorratutako atalak ederki landuak daudelako, nahiz eta atal gehiago ipintzea gomendatako niekeen. Hala ere, zorionak talde!
Kalifikazioa: 9
Markel Urrate Antia, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirol zientzien graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea.
Blogean sartu eta lehenengo gainbegiratuak eman didan inpresioa atal falta izan da. Izan ere, atal bakoitzaren barruan informazio kopuru bikaina dago emanda, baina uste dut atal pare bat ezarrita gehiago irabaziko lukeela blog honek. Horretaz gain, IKT faltarik ez dagoela iruditzen zait, izan ere argazkiak, bideoak, estekak... erabili dituzte ugari, eta hori eskertzekoa da informazioa jasotzerakoan. Hizkuntza aldetik oso ondo dago idatzia, eta akats ortografikorik ere ez dago. Eta informazio guztia oso osatua dago.
ResponderEliminarBeraz, nik blog honetan, batipat diseinua hobetuko nuke, baina horretaz gain, nik uste oso blog interesgarria egin dutela eta frontoiaren ezagutza bikaina dela blog hau irakurri ostean.
Beraz, zorionak gaztek!
Kalifikazioa: 9
Xabier San Sebastian Lasa, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirol zientzien graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea.
Hasieran esteka kopuruagatik egitura aldetik pixkat motza geratzen dela pentsa genezakeen arren oso ondo landuta dago zati bakoitza, ondo sakonduta eta informazioa ondo azaltzeko iturri ezberdinetatik lortua da (bertsio ezberdinak konpatuz definitiboa ateratzeko). Itxura oneko bloga hasieratik eta ulergarritasun kontuan oso ondo moldatu egin zarete talde. Bistan dago irakurlea nola erakartzen badakizuela hori lortu egin duzuelako hizkera errazarekin eta gauzak ondo enfokatuz, garrantzizkoa gainazalera ateratzen.
ResponderEliminarIKT-en erabilera nabaria dago eta honek beti bloga hobea izaten laguntzen du, azalpenak eta hobeto ailegatzen dira irakurlearenganaino, beraz alde horretatik oso ondo dagoela deritzot.
Esandakoagatik nere kalifikazioa 9,5 da.
Markel Oquillas (1. mailako 2. euskera taldea)