Jokoaren egitura




EZAUGARRIAK, ARAUAK ETA BEREZITASUNAK:

Frontoi honek dituen mugak edo ezaugarriak direla eta, ezin da edozein modalitatetan jokatu (zesta-punta, erremontea, pala luzea, motza, larruzkoa, etab.). Hori dela eta, ohikoenak direnak pala teniseko pilotarekin, paleta goma, frontenisa eta esku pilota dira; joko mota ez-zuzenak denak (kolpez joz). Horretaz gain, instalazioaren kokapen bereziaren ondorioz, ezintasuna duten pertsonentzako irisgarritasun gutxi dauka, izan ere, bertan sartzeko, hainbat eskailera igo behar dira.


·         Frontoiaren neurriak:

Ø  Luzera: 12 metro (8 koadro; metro eta erdi bakoitzak).
Ø  Zabalera: 6 metro eta erdi.
Ø  Txaparen altuera: 75 zentimetro.
Ø  Altuera totala: 4 metro eta erdi.

·         Berezitasunak:

Ø  Faltako marra 3.en koadroan dago, 4 metro eta erdira.
Ø  Pasako marra 6.en koadroan dago, 9 metrora.
Ø  Ez dago goiko txaparik, hortaz ezta goiko koltxoirik ere, zuzenean sabaia dago.
Ø  Ezker horman eta eskuin horman, 6.en koadroaren parean ate bana dago.
Ø  Eskuin horman leihoak daude, argitasuna sartzeko egunean zehar eta txapelketak jokatzen direnean ikusleak haien bestaldetik ikusten dute.
Ø  Erreboteko goialdeko erpinetan argiak daude jarririk, metalezko sare batez estalirik, jokoa baldintzatu dezaketenak.
Ø  Pilotak leihoetan jotzean irrist egiten du pilota bizituz eta atean jotzean, berriz, moteldu egiten da.

·         Arauak:

ü  Orokorrak eta jokaldirik ohikoenak:  

Ø  Falta erdia beti dago 6ko arrastoa sakean gainditzen bada, bigarren sakea egiten da.
Ø  Sakean 3ko arrastoa gainditzen ez bada falta zuzena izango da.
Ø  Sakean sabaia jotzen bada falta zuzena da.
Ø  Sake errestoa airez egin daiteke.
Ø  Goiko txaparik edo koltxoirik ez dagoenez, jokoan sabaia era guztietara erabil daiteke, frontisa jo aurretik eta baita ondoren ere.
Ø  Leihoak, ateak eta argiak, denak beti onak dira.
Ø  Tanto izango da: txapa azpira botatzen bada,edo bi bote jotzen baditu. Beste dena librea da.

ü  Modalitatekoak: ohikoenak.

Ø  Pala:  -Sakea (aurrelariak) 6. koadrotik 3. eta 6. koadroen artean, bai binaka bai banaka. 25 tantotara.
Ø  Eskuz:  - Sakea (aurrelariak) 3. koadrotik 3 eta 6. koadroen artera, banaka zein binaka. 22 tantotara.
Ø  Frontenisa:  -Sakea (aurrelariak) 6. Koadrotik 3. Eta 6. Koadroen artera, banaka eta binaka. 25 tantotara.

·         Deskribapena:


ü  Eskupilotako joko-ekintzaren deskribapena                                                                                     

 - Banaka
  
  - Binaka


BIDEOAK
                                                                     
                                                             

   

ü  Palako jokamoldeetako joko-ekintzaren deskribapena

Ø  Pala normala ( teniseko pilotarekin )

                            - Banaka
                         
                            - Binaka

                          
BIDEOAK
                           



Ø  Gomazko paleta

                             - Banaka
  
                            - Binaka

                            


ü  Fronteniseko joko-ekintzaren deskribapena

                              - Banaka

                             - Binaka









SAKALARIAK

ERRESTOKOAK


                            
                            
    
               
            

1 comentario:

  1. Informazio iturriei dagokienez, argi dago ez dela haren gaineko informazioa errez bilatu daitekeen frontoi bat. Hortaz, ondorioztatu daiteke lan handia ikusten dela aspektu honen atzean. Horregaz bat, bilatu duzue informazio alternatibo asko, hau da, historiari buruzko informazioa bilatu ezean (historia asko ez baitu) frontoiaren sortzaileari buruzko informazioa bilatu duzue eta hori ekimen positiboa erakusten du. Gainera, informazioa aurkitzeko erreztasun nahikoak daude edozeinek aurkitu ahal izateko bilatzen ari dena. Lexikoaren trataera ere nahiko zuzena izan da orokorrean.
    Halan eta guztiz ere, IKT-ren erabilera eskasa nabaritu dut, behatu ditudan bideoak ez baitagoz oso ondo grabatuta eta audioaren kalitatea oso txarra baita. Gainera, nire aburuz, zuek frontoi horretn jokatzen ikustea ( tanto bat egiten, horma biko bat egiten...) iturri mota honek eman dezaken informazioa aberastuko luke.
    Azkenik, faltan botatzen da taldekide guztien argazkiren bat blogan zehar.
    Ondorioz, aspektu horiek kenduta, nahiko lan ona iruditu zait, tokiaren informazio asko eta zehatza ematen baitu.

    Kalifikazioa: 8.5

    Luken Hernandez Perez, EHU-ko Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1.mailako euskerako taldeko ikaslea

    ResponderEliminar